Gizartea -

Zierbena

Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalea bilatzeko lanak hasi dituzte berriro

Igande goizaldeko 01:30ak aldera eman zuten desagerpenaren berri, laketontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zutenean.

Zierbenako mapa. Irudia: SOS Deiak
Zierbenako mapa
Zierbenako mapa. Irudia: SOS Deiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek Zierbenako uretan desagertutako bigarren gizona bilatzeko lanei ekin diete berriro, atzo, igandea, arrantzan atera zen lagunaren gorpua aurkitu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Igande goizaldeko 01:30ak aldera eman zuten desagerpenaren berri, laketontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zutenean.

Berehala, bilaketa-dispositibo bat jarri zen martxan, Itsas Salbamenduko, Gurutze Gorriko eta Guardia Zibileko urpekariek eta ontziek eta Ertzaintzaren helikoptero batek parte hartuta.

Atzo, 06:45 aldera, bi arrantzaleetako baten gorpua aurkitu zuten hilik, eta ondoren, haiekin zihoan txakurraren gorpua aurkitu zuten.

Ontziko bigarren tripulatzailearen bilaketa egun osoan zehar luzatu zen, eta gaur goizean berriz hasi da, baina oraingoz ez du emaitzarik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Santurtzi Sestao Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Abanto Zierbena Kantauri itsasoa albisteak