Gizartea -
Gertaerak
Gasteizen botiloi bati amaiera ematera joan ziren polizien aurka oldartu da gizon bat
44 urteko gizon bat atxilotu dute udaltzainek erresistentzia, desobedientzia eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
44 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen erresistentzia, desobedientzia eta autoritatearen aurkako atentatu delituak leporatuta, botiloi batekin amaitzera hurbildu ziren agenteen aurka oldartu eta gero.
Asteazkeneko 21:00ak aldera jazo zen. Udaltzaingoak abisua jaso zuen Miguel de Cervantes eskola barruan alkohola edaten eta maskara gabe zeudelako gazte batzuk. Orduan, agente batzuk hurbildu ziren eta han ziurtatu zuten bi gaztek ez zutela maskararik eta salaketa jarri zieten.
Adingabeko bat urduritzen hasi zen eta inguruko jendea bertaratzea eragin zuen bere jarrerak, antza, "ordena publikoaren alterazioa" eragin zuen.
Botiloian zeuden gazteei lekua uzteko eskatzerakoan, gizon batek aginduari muzin egin eta polizietako batekin oldartu zen eta horregatik, atxilotu egin zuten.