Gizartea -

KORONABIRUSA

Bost positibo berri Erandiogoikoako batzokiko fokuan

Orain arte, 523 PCR proba egin dira Urdulizko Ospitalean, eta 154 Basurtuko Ospitalean. Gaur egun 257 pertsona daude aipatuta.

Basurtuko Ospitalea. Irudia: EFE
Basurtuko Ospitalea
Basurtuko Ospitalea. Irudia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urdulizko Ospitalean, orain arte 523 PCR proba burutu dira Erandiogoikoa batzokiko bezeroen artean egiten ari diren baheketa lanak direla eta. Horietatik, 4 positibo izan dira. Gaur, 257 pertsonari egingo zaie proba.

Basurtuko Ospitalean orain arte 154 PCR egin dira zuzenean Erandiogoikoako fokuarekin lotuta, positibo bakar batekin. Bestalde, 111 PCR proba egin dira Fever diskotekaren fokuaren inguruan, 18 positiborekin. Gaur, fokuokin lotutako hamar bat laguni egingo zaie proba.

EAEn, 338 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 233 Bizkaian atzeman dituzte, 57 Gipuzkoan eta 44 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren lau pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Horrez gain, gaitza atzemateko 5.617 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Jatetxeak Tabernak Koronabirusa