Gizartea -

Sua

Sute batek zenbait ibilgailu klasiko kiskali ditu Barakaldoko pabiloi batean

Sutea 03:20 aldera hasi da Calero Viejo kaleko pabiloi batean. Partikular batek zortzi auto klasiko zituen aparkaturik bertan, horietako bi bertatik ateratzea lortu du.

Pabiloia sutan, Barakaldon (Bizkaia). Argazkia: Iker Salgado
Pabiloia sutan, Barakaldon (Bizkaia). Argazkia: Iker Salgado
Pabiloia sutan, Barakaldon (Bizkaia). Argazkia: Iker Salgado

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek zenbait ibilgailu klasiko kiskali ditu goizaldean, Barakaldon (Bizkaia). Sua industria-nabe batean piztu da. Partikular batek aparkaleku gisa erabiltzen zuen, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 03:20 aldera hasi da Calero Viejo kaleko pabiloian, argitzeke dauden arrazoiengatik. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sugarrak itzali dituzte 04:30 aldera.

Partikularrak zortzi auto klasiko zituen aparkaturik bertan, horietako bi bertatik ateratzea lortu du.

Bestalde, Baionan, sute handi bat izan da gauerdian, Aturri ibaiaren ertzean dagoen enpresa batean.

Gainera, beste sute batek kalteak utzi ditu makineria alokatzeko enpresa batean, Loiun (Bizkaia).

Sua 05:40 aldera piztu da makina jasotzaile batean, eta ke dezente sortu du, baina ez du inor zauritu. Suhiltzaileek sutea itzali eta tokia aireztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak