Itxi

2020/08/08

15:10

Gizartea

Ingurumena

Mijoa ibaian, Mutrikun, isuria salatu du Eguzki talde ekologistak

Agentziak | Erredakzioa

Mijoa ibaia Saturrarango hondartzan itsasoratzen da. Ostiralean isuriaren “berri izan bezain laster” 112 telefonoan abisua eman, eta URA agentziako ikuskatzaile bat bertaratu zen, azaldu du Eguzkik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Azken orduetan gertatutako isuri berri bat salatu du Eguzki talde ekologistak Mijoa ibaian, Mutrikun (Gipuzkoa). Urteko hirugarren isuria dela azpimarratu du talde ekologistak.

Ostiralean isuriaren “berri izan bezain laster” 112 telefonoan abisua eman, eta URA agentziako ikuskatzaile bat bertaratu zen, azaldu du Eguzkik ohar batean.

Era berean, talde ekologista haserre agertu da; izan ere, “nahiz eta Eusko Jaurlaritzak eta URAk konponbideak helduko direla ziurtatu, isuriak errepikatzen ari dira”.

Mijoa ibaia Saturrarango hondartzan itsasoratzen da. Bestalde, “borondate politiko falta”, salatu du Eguzkik.

“Larrialdi klimatikorekin ahoa betetzen zaie politikariei eta kudeatzaileei publikoaren aurrean, baina egunerokotasunak bost axola zaiela demostratzen du, eta Mijoakoa beste adibide bat da”, erantsi du talde ekologistak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;