Gizartea -

DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

Donostiako Piratek egitarau "murriztua" prestatu dute astelehen honetarako

Aurten, programa xumeagoa antolatu dute COVID-19aren pandemia dela eta. Ekintza kulturalez betetako egitaraua egingo dute gaur, Alde Zaharrean.

2019ko pirata abordaia. Irudia: EFE
2019ko pirata abordaia
2019ko pirata abordaia. Irudia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Nagusiko astelehena jai herrikoiak aldarrikatzen dituzten piraten abordatze eguna izan ohi da Donostian. Aurten, programa xumeagoa antolatu dute, COVID-19aren pandemia dela eta. Ekintza kulturalez betetako egitaraua egingo dute gaur, Parte Zaharrean.

Eguerdian hasiko da programazioa, 12:00etan, haurrentzako ikuskizunarekin. Bazkalondoan, 16:30ean, J. Martinaren kontzertua izango da; 19:00etan, bertso musikatuak, eta Izan Pirata dokumentalaren emanaldia, 22:00etan, egunari amaiera emateko.

'Pirata Setioa' lelopean egingo dira ekitaldi guztiak, Trinitate Plazan, segurtasun eta higiene baldintzak betez. Edukiera mugatua izango da; beraz, ikuskizunetarako sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira, Internet bidez edo Pandora, Platero, Zulo Zahar eta Belfast tabernetan. Pertsona bakoitzak gehienez ere bost gonbidapen hartu ahalko ditu. Sarrerak dohainik izango dira, baina "borondatea" emateko aukera egongo da.

Piratek Udalaren jarrera salatu dute, Aste Nagusiaren ordezko eskaintza kulturala prestatzeko trabak jarri dizkietelako, horien esanetan. Larunbatean, jai herrikoen aldeko manifestazioa egin zuten Donostiako kaleetan zehar.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako jaiak Donostiako azken albisteak Gipuzkoako albisteak EAE Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Aisia Euskadin Koronabirusaren Eris aldaera gaur