Gizartea -
Huelva
Juan Jose Cortes: 'Ez dut deliturik egin, errugabea naiz'
Cortesek PPren esku utzi du bere kargua. Alderdiko aholkulari juridikoa da, eta esan duenez, oso pozik dago bere lanarekin.
Erredakzioa
Juan Jose Cortesek bere errugabetasuna defendatu du gaur astearteko tiroketaren ostean egindako lehen prentsaurrekoan. Libre utzi zuten atzo karguekin; aurreko asteartean atxilotu zuten Torrejon auzoan, Huelvan, izandako tiroketa batean egon zelakoan.
Cortesek PPren esku utzi du bere kargua. Alderdiko aholkulari juridikoa da, eta esan duenez, oso pozik dago bere lanarekin. 2008an, Mari Luz alaba hil zutenean, Espainia osotik joan zen sinadurak lortzeko egileari betiko kartzela-zigorra ezartzeko; eta orduan hasi zen lanean.
Cortesek azpimarratu duen arabera, "ez dut deliturik egin, errugabea naiz". "Nire bizitzan egin ahal izan dudan delitu bakarra, ni neu izatea izan da. Ez diot inorri minik egin eta ez dut inoiz egingo", adierazi nahi izan du.
Esan duenez, "ez dakit zer gertatu ahal izan den, nire burua nahasita dago". "Justiziak dauka azken hitza, herritar eredugarria izan eta izango naiz", gaineratu du.