Gizartea -

KORONABIRUSA

Lehen Mailako Arretako medikuek baliabide nahikorik ez dagoela ohartarazi dute

Medikuen elkarteak jakinarazi du lehen arretan % 25-50 langile gutxiagorekin ari direla lanean, eta, beraz, koronabirusari aurre egiteko lantaldeak indartzea ezinbestekoa dela esan du.

Medikuak. Irudia: EiTB
Medikuak
Medikuak. Irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osatzenek, Lehen Mailako Arretako medikuen elkarteak, deitoratu egin du sektore horren indartzea ez dela egin, eta premiek gainditu egiten dutela Lehen Mailako Arretaren egungo gaitasuna azpimarratu du, % 25-50 langile gutxiagorekin lan egiten baitu.

Ohar baten bidez, Osatzenek beharrezkoa dela Lehen Mailako Arreta indartzea koronabirusaren aurrean lehen lan ildo gisa berretsi du, eta proposamen bat egin du hainbat neurrirekin.

Osatzenen arabera, Lehen Mailako Arretaren defizit nagusia langileena da, profesionalen erretiroei aurre egiteko espezialista berrien plangintza eskasaren ondorioz.

Defizit horrek eta "urte askoan kostuen aurrezpenean oinarritutako" giza baliabideen kudeaketak sistema gainkargatzea eragiten du oporraldietan edo eskaria handitzen den aldietan, hala nola, COVID-19aren egungo epidemian.

Elkartea jakitun da familia-medikuntzan espezialista gutxi daudela eta, beraz, zaila dela horiek kontratatzea, baina Lehen Mailako Arreta indartzea familia-medikuak kontratatzea baino "askoz gehiago" dela uste du.

Osatzenek proposatzen dituen neurrien artean, lehenengoa Lehen Mailako Arretarako funtsezkoak diren profesional gehiago kontratatzea da, erizainak, administrariak eta farmazialariak, esaterako.

Halaber, osasun-zentroen egitura erreforma, Lehen Mailako Arretako lan-eredua aldatzea errazteko; autonomia handiagoa Lehen Mailako Arretako taldeen kudeaketan; administrazioko langileen aintzatespen profesionala eta ekonomikoa; unibertsitatean Lehen Mailako Arretari buruzko arlo propioa garatzea; familiako mediku gazteen kontratazioa hobetzea, eta LEP espezifikoak.

Beste neurri batzuk Lehen Mailako Arreta indartzea sarean eskuragarri dauden beste baliabide batzuekin (Osarean, Larrialdiak, Etxeko Ospitaleratzea...) eta Lehen Mailako Arretaren zeharkako egitura bat sortzea Osakidetzaren organigraman izango lirateke, hura gidatu eta biltzeko.

Azkenik, Lehen Mailako Arreta indartzeko edozein ekimenetan Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean aritzeko jarrera berretsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Koronabirusa