Gizartea -

KORONABIRUSA

576 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako 372 Bizkaian

Halaber, positibo berrietako 73 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 117 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 14 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Hainbat pertsona kalean, deseskalatze prozesua indarrean zegoenean. Argazkia: EFE
Hainbat pertsona kalean, deseskalatze prozesua indarrean zegoenean.
576 kutsatu berri atzeman dituzte EAEn, atzo baino 66 gehiago

1:16

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 576 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 113 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta sei pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren eraginez. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz

Halaber, gaitza atzemateko 7.023 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Aia (2), Andoain (2), Arrasate (1), Azkoitia (3), Azpeitia (8), Berastegi (1), Bergara (1), Bidania-Goiatz (1), Donostia (16), Eibar (1), Errenteria (3), Hernani (4), Hondarribia (2), Irun (3), Irura (1), Lasarte-Oria (3), Mutriku (4), Orio (1), Pasaia (2), Soraluze (2), Tolosa (4), Urnieta (1), Urretxu (1), Zarautz (3), Zestoa (1), Zumaia (1) eta Zumarraga (1).

Bizkaian: Abadiño (3), Abanto Zierbena (4), Areatza (1), Barakaldo (36), Basauri (8), Berango (2), Bermeo (5), Berriz (1), Bilbao (177), Busturia (1), Derio (1), Durango (4), Elorrio (3), Erandio (5), Ermua (2), Galdakao (8), Gernika-Lumo (3), Getxo (22), Gorliz (2), Igorre (1), Karrantza Harana (4), Laukiz (1), Leioa (7), Lekeitio (2), Lemoiz (1), Markina-Xemein (2), Mundaka (1), Mungia (6), Ondarroa (5), Ortuella (3), Otxandio (1), Plentzia (2), Portugalete (12), Santurtzi (2), Sestao (14), Sopela (4), Sopuerta (1), Urduliz (4), Trapagaran (6), Zalla (2), Zamudio (2) eta Ziortza Bolibar (1).

Araban: Iruña Oka (1), Laudio (2), Legutio (1), Oion (9), Erribera Beitia (1), Agurain (1), Urkabustaiz (1), Gasteiz (93) eta Zuia (8).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 287 emakumeak dira eta 289 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 40 eta 49 urte bitartean (104 kasu).

Covid-19a duten 54 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta 94k, berriz, 20 eta 29 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 31 kasutan, gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 92 pertsonak 30 eta 39 urte bitartean dituztela, 72k 50-59 urte bitartean, 47k 60-69 urte bitartean eta beste 82k 70 urtetik gora.

1,11 da gaurko R0 indizea (atzo 1,15 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 20 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.

113 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan

Bestalde, Nafarroan beste 113 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Guztira, gaitza atzemateko 1.804 PCR proba egin zituzten. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.

Iruñeak eta bere eskualdeak jarraitzen dute kasu berri gehienak biltzen (% 37), jarraian Tuterako osasun-eremuan atzeman dituzte kasu gehien (% 23), eta, ondoren, Lizarrako osasun-eremuan (% 22). Gainerako kasuak (% 18) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.

Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 30-44 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 26), eta, jarraian, 15-29 urteko taldea (% 21). Ondoren, 45-59 urte bitarteko adin-tartea dago (% 21) eta 0-14 urte bitartekoa (% 13). Positibo berrien % 14k 60 eta 75 urte bitartean dituzte, eta % 6k, 75 urte baino gehiago. Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 40 urte dira. Generoari dagokionez, kasu berrien % 54 emakumeak dira, eta % 46, gizonezkoak.

Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo sei pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil COVID-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 532 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.

Bestalde, Nafarroako ospitale-sarean 54 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, horietatik sei zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste lau etxean. Gainerakoak, 44 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.

Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.804 PCR proba egin zituzten atzo osasun-sare publikoan. Pandemia hasi zenetik 8.513 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 113 kasu atzeman zituzten).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea