Gizartea -
Indarkeria matxista
Eraso matxista jasan zuen 62 urteko emakume bat hil da Cartagenan
La víctima fue agredida con un martillo en la cabeza y se encontraba ingresada en estado muy grave en la UCI. En lo que va de año, 29 mujeres han sido asesinadas por violencia de género.
Agentziak | Erredakzioa
62 urteko emakume bat hil da asteazken honetan Cartagenan (Murtzia), eraso matxista jasan eta ia hilabete bat zainketa intentsiboetako unitatean oso larri egon ondoren. Izan ere, uztailaren 22an, ustez bere senarrak egin zion eraso. Hori dela eta, gizonezkoa behin-behineko espetxealdian dago.
Erasotzaileak mailu batekin eraso egin zion buruan, eta, ondorioz, emakumea oso larri eraman zuten ospitalera. Bikotea, banantzeko tramiteetan zegoen.
Bikoteak adin nagusiko alaba bat zuen, eta ez zegoen genero indarkeriagatik salaketarik jarrita, Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Baieztapen berri horrekin, genero-indarkeriarekin lotuta 29 emakume hil dira aurten, bederatzi emakume eta bi adingabe ekainaren 15etik. Hala, 2003tik, alegia, datuak biltzen hasi zirenetik 1.062 emakume hil dira Estatuan.
Testuinguru horretan, Irene Montero Berdintasun ministroak eta Victoria Rosell Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren ordezkariak hilketa matxista gaitzetsi dute, eta biktimaren senideei eta lagunei babesa adierazi diete.