Gizartea -
Indarkeria matxista
20 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea erasotzeagatik
Erasoa Pilar auzoan jazo zen, joan den asteazkenean, 09:30ak aldera.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 20 urteko gazte bat atxilotu du, etxeko indarkeriako delitu baten ustezko egilea delakoan, bere bikotekideari eraso egiteagatik, El Pilar auzoko etxebizitza batean.
Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, gertakaria 09:30ak aldera izan zen; izan ere, gizon batek 092ra deitu zuen, El Pilar auzoan poliziaren presentzia eskatzeko.
Bertaratu zen patruilak bi aldeekin hitz egin zuen. Antza denez, gizona emakumea altzari batekin jotzen saiatu zen, eta etxebizitzan kalteak eragin zituen.
Ustezko erasotzailea zer egoeratan zegoen ikusita, agenteek atxilotu egin zuten, eta ostegun honetan eraman dute epailearen aurrera.