Gizartea -
Gertakaria Nafarroan
Bi urteko mutiko bat itota hil da Tafallako igerileku batean
Mutikoa igerileku partikular batean erori eta hil da, nahiz eta ezbeharraren tokian eta helikopteroan suspertzen saiatu. Nafarroako Ospitalera eraman dute, baina bidean hil da.
Erredakzioa
Bi urteko mutiko bat igerileku partikular batean erori eta hil da Tafallan (Nafarroa), nahiz eta ezbeharraren tokian eta helikopteroan suspertzen saiatu. Nafarroako Ospitalera eraman dute, baina bidean hil da.
112-SOS Nafarroako larrialdi zerbitzuak 15:40ean izan du ezbeharraren berri, eta suspertze lanak egiteko osasun talde bat bidali du ezbeharra jazo den lekura, Nafarroako Gobernuak agiri baten bidez jakinarazi duenez.
Ezbeharra gertatu den lekura anbulantzia bat bidali dute, baina azkenean Nafarroako Gobernuko helikopteroan eraman dute adingabea ospitalera.
Halaber, Tafallako komisariako Prebentzio patruila bat bidali dute, gertakariaren nondik norakoak aztertuko dituen Foruzaingo talde bat eta Tafallako Udaintzaingoaren hainbat agente ere bertan izan dira.
Biktima herriko familia ezagun baten parte zen.
Bi urteko mutiko bat igerileku partikular batean erori eta hil da Tafallan (Nafarroa), nahiz eta ezbeharraren tokian eta helikopteroan suspertzen saiatu. Nafarroako Ospitalera eraman dute, baina bidean hil da.112-SOS Nafarroako larrialdi zerbitzuak 15:40ean izan du ezbeharraren berri, eta suspertze lanak egiteko osasun talde bat bidali du ezbeharra jazo den lekura, Nafarroako Gobernuak agiri baten bidez jakinarazi duenez.Ezbeharra gertatu den lekura anbulantzia bat bidali dute, baina azkenean Nafarroako Gobernuko helikopteroan eraman dute adingabea ospitalera. Halaber, Tafallako komisariako Prebentzio patruila bat bidali dute, gertakariaren nondik norakoak aztertuko dituen Foruzaingo talde bat eta Tafallako Udaintzaingoaren hainbat agente ere bertan izan dira.Biktima herriko familia ezagun baten parte zen.