Gizartea -

DONOSTIA

Goiak ardura eta koronabirusaren aurkako neurriak "zorrotz" betetzea eskatu du

Bestalde, Parte Zaharrean Bizi plataformak COVID-19aren aurkako babes neurriak eskatu dituzte pentsio eta ostatuen erabiltzaileek gainerako bizilagunekin partekatzen dituzten eremuetan.

Eneko Goia, Donostiako alkatea. Artxiboko irudia.
Eneko Goia, Donostiako alkatea. Artxiboko irudia.
Donostiako udaletxeak arauak betetzeko neurriak zorroztuko ditu

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Goia Donostiako alkateak “inoiz baino zuhurragoak” izatea eta COVID-19aren aurkako osasun-neurriak “zorrotz” betetzea eskatu die donostiarrei, azken egunetan izan den “gorakada nabarmena kontrolatu ahal izateko.

Goiak adierazi du donostiarrek ez luketela pentsatu behar azken egunetan izandako koronabirus kasuen gorakada “aisialdiko esparruetara bakarrik mugatzen den arazoa” denik; izan ere, nahiz eta “jatorria han izan dezakeen”, beranduago beste sektore batzuetan ere eraginak izango ditu.

Abuztuaren 14an, 15ean eta 16an Donostiako Komplot eta Channel diskoteketan egon zirenei PCR proba egiteko astelehenean egindako dei masiboari dagokionez, alkateak zehaztu du igandean fokuak non egon zitezkeen zehazki ez bazekiten ere, astelehenean “konexio batzuk ezarri zirela eta proba horiek egitea” komenigarria dela azaldu du.

Goiak adierazi duenez, hasiera batean, Donostiako Udalak ez du murrizketa gehiago ezartzeko asmorik.

Bestalde, ikasturtearen hasierari dagokionez, Donostiako alkateak esan du Udalak Hezkuntza Sailari jakinarazi diola “erabateko prestasuna” duela “espazio publikoak utziz laguntzeko”, hala nola kirol edota kultur instalazioak.

"Babes neurriak"

Donostiako Alde Zaharreko bizilagunen elkarteak, Parte Zaharrean Bizi, COVID-19aren aurkako neurriak eskatu dizkie Donostiako Udalari zein Eusko Jaurlaritzari etxebizitza turistikoen, pentsioen eta ostatuen erabiltzaileek gainerako bizilagunekin partekatzen dituzten eremuak dauden bizilagunen komunitateetan.

Parte Zaharrean Bizi elkarteak, gainera, Eudelen eta Arartekoaren esku-hartzea ere eskatu du. “Legezkotasun administratiboaren eta erakundeen arteko eskumenen armiarman galdu direla” deitoratu du.

Elkarte horrek gainera, “birusaren aurka hartutako neurri eta protokolo guztiak ostatu turistikoen erabiltzaileak babestera bakarrik zuzenduta daudela” salatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Eneko Goia albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak Alde Zaharra Donostia Oporrak gaur Koronabirusaren Eris aldaera gaur