Gizartea -

DONOSTIA

Donostiako hainbat taberna itxi dituzte covid-19agatik

Osasun Sailaren arabera, ez dago gaixotasunaren agerraldi berririk Alde Zaharrean, eta atzemandako positiboak banakako kasuak dira.

Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: EFE.
Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: EFE.
Gernikan eta Mutrikun kezka eta Donostian hainbat taberna itxita

1:40

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako ezagunak diren hainbat tabernek ateak itxi behar izan zituzten larunbat arratsaldean hainbat koronabirus kasu atzeman ostean. Tabernetako batzuk Alde Zaharrean kokatuta daude. Orain arte itxi behar izan dituzten tabernak: Ttun Ttun, Ordizia, Agustin, Bartolo, Sánse, Caraban-Serai eta Avenida 21 kafetegia.

Osasun Sailak baztertu egin du Donostiako Alde Zaharrean covid-19aren "agerraldi zehatzik" dagoenik, eta atzemandako kasuak banakakoak izan direla azaldu du.

Kontseiluak jakinarazi duenez aipatutako establezimendu horietatik batzuek osasun erakundeen jarraibideen arabera itxi dituzte lokalak, baina besteek "borondatez" hartu dute erabakia, prebentzioz eta euren bezero zein langileekiko arduragatik.

Osasun Sailak azpimarratu du egoera hori "ez dela egunerokotasunetik kanpokoa" covid-19ak eragindako pandemiaren testuinguruan, eta beste hainbat herrietan geratu denarekin bat dator.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Donostiako Alde Zaharreko albisteak Zer egin Euskadin Tabernak Koronabirusa olatu berria