Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Ikasturte hasierako egutegia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pandemiaren bilakaeraren eta egungo egoera epidemiologikoaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak ikasgeletarako itzulera modu mailakatuan garatuko dela adostu du.

  • Ikasgela huts bat. Argazkia: EFE.

    Ikasgela huts bat. Argazkia: EFE.

Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri ditu 2020-2021 ikasturteari begira hartutako neurriak, Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) barruan Aholku Batzordeak bilera egin ostean.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak datorren irailaren 7an Euskal Autonomia Erkidegoan ikasturtearen hasierarako ezarri dituen neurriak.

Hasiera-datak

2020-2021 ikasturtearen hasierarako onartutako eskola-egutegiak irailaren 7tik aurrera hasiera orokorra aurreikusten zuen orain arte. Hala ere, pandemiaren bilakaeraren eta egungo egoera epidemiologikoaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak ikasgeletarako itzulera modu mailakatuan garatuko dela adostu du. Horrela, eskola-egutegia honela ezartzen da:

     - Haur eta Lehen Hezkuntza eta DBH 1 eta 2: ikasturte hasiera irailaren 7tik aurrera (ikastetxe bakoitzak aurrez ezarria zuen egutegiaren arabera).

     - DBH 3 eta 4, eta Batxilergoa: ikasturte hasiera irailaren 15ean.

Lanbide Heziketari dagokionez, tailerrak eta lantokietako praktikak antolatu beharra dela eta, ikasleak irailean zehar itzuliko dira, honako egun hauetan hasita:

     - Goi-mailako Lanb. Heziketa:

          -2. Maila: irailak 14

          -1. Maila: irailak 16

     - Erdi-mailako Lanb. Heziketa:

          -2. Maila: irailak 21

          -1. Maila: irailak 23

     - Oinarrizko Lanb. Heziketa:  

          - Lanbide Heziketako ikastetxeetan ematen bada:

               -2. Maila: irailak 28
               -1. Maila: irailak 30

          - Udalen zentroetan ematen bada:

              -2. Maila: irailak 14
              -1. Maila: irailak 16

Gainera, ikastetxeak Osasun Sailarekin etengabe harremanetan egongo direla ziurtatu du Uriartek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena