Gizartea -

COVID-19

828 positibo atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian

673 izan dira EAEn, eta 155 Nafarroan. Lurraldeka, 128 erregistratu dira Araban, 359 Bizkaian, 182 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Osasun langileak, PCR probak egiten. Argazkia: EFE
Osasun langileak, PCR probak egiten
673 positibo azken orduetan: kutsatze tasa % 9,26koa da

1:28

EUTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

673 lagunek positibo eman dute azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez. Larunbat honetan 7.261 PCR proba egin dira eta, haietatik, 673 positiboak izan dira.

Lurraldeka, 128 erregistratu dira Araban, 359 Bizkaian, 182 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 33 pertsona ZIUn daude.

Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.

Foru Erkidegoan

Bestalde, 155 kasu positibo gehiago atzeman dituzte Nafarroan, Nafarroako Osasun Publikorako Institutuak zabaldutako datuen arabera. Ostiral honetan, 1.795 PCR proba egin zituzten, eta % 8,5 izan ziren positibo.

COVID-19aren ondorioz, 9 ospitaleratze gehiago izan dira azken 24 orduetan, baina horietako bat ere ez dute ZIUn sartu. Azken 24 orduetan pertsona bat hil da koronabirusaren ondorioz: 64 urteko emakume bat. Beraz, pandemia hasi zenetik 534 lagun hil dira Nafarroan, Nafarroako Foru Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Nafarroako erietxeetan 73 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 8 ZIUn eta 10 euren etxeetan.

Zonaldeka, Iruñean eta Iruñerrian izan dira positiboen % 42, Tuteran % 27 eta Lizarran % 10.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Osasunbidea