Gizartea -

GEOLOGIA

Zergatik dira ohikoak lurrikarak Iruñerrian?

Tarte askotan lurzoru hautsi baten gainean dago Iruñerria, eta mugimenduak maiz izaten dira. Inguru horretako bizilagunek horrekin bizitzen ikasi behar dute, fenomeno natural bat gehiago baitira.

Iruñeko Gaztelu Plaza. Argazkia: EFE
Iruñeko Gaztelu Plaza.
Zergatik gertatzen dira lurrikarak Iruñerrian?

1:34

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko eta inguruetako herritarrak bi eztanda handirekin esnatu ziren bart goizaldean. Hainbat lurrikara sentitu ziren Nafarroako zonalde horretan, eta azkena nabarmen sentitu zuten bizilagunek. 07:57an izan zen, Richter eskalan 4ko indarra izan zuen eta Esteribarren izan zuen epizentroa.

Aurretik, 07:55ean, beste bat izan zen. Kasu honetan, epizentroa Lizoainen izan zuen eta 3,0ko indarra izan zuen. Lehen lurrikara, halere, 06:59an jazo zen, Urraulgoitin, 1,6ko indarrarekin.

Gisa honetako mugimenduak ohikoak dira Nafarroako inguru honetan. Urtero izaten da 3ko indarra hartzen duen baten bat. Hiru edo lau urtean behin, berriz, 4ko indarra duen lurrikararen bat izaten da, eta hamar eta hogei urte artean, berriz, 5eko indarra duen baten bat. 2004an izan zen azken lurrikara indartsua, Itoizko urtegia betetzearekin batera.

Antonio Aretxabala geologoaren esanetan, oraindik erreplikak daude. Guztira, orain arte, 16 lurrikara izan dira abuztuaren 28tik. Baliteke intentsitate handiagokoren bat izatea edo ez, failek mugitzen jarraitzen baitute.

Lurzoru hautsi baten gainean dago Iruñerria, eta mugimenduak ohikoak dira. Biztanleek horiekin bizitzen ikasi behar dute, euriteak eta elurteak bezalaxe, lurrikarak ere beste fenomeno natural bat baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak