Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

% 3,5 hazi dira emakumeen sexu askatasunaren aurkako delituak EAEn

Uztailera arte 205 emakumek salatu zuten biktima izan zirela, eta gorakada handiena Araban gertatu da.

Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa. Argazkia: Efe
Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa. Argazkia: Efe
Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sexu askatasunaren aurkako delitu baten biktima izan direla salatu dute 205 emakumek EAEn uztailera arte, iazko epe berean baino % 3,5 gehiagok, Emakundek jasotako datuen arabera.

Lurraldeka, deigarria izan da biktimen kopuruak % 29 egin duela gora Araban (24 2019an, 31 aurten). Gipuzkoan % 15ekoa izan da hazkundea (66 2019an, 76 aurten), eta Bizkaian, aldiz, behera egin du, % 9,2 hain zuzen ere (108 2019an, 98 aurten).

Guztira emakumeen askatasunaren aurkako 210 eraso izan dira. Gorakada % 6koa izan da, iazko 198tik aurtengo 210era.

Bizkaian jazo dira mota horretako delitu gehienak (101), baina % 6,5 egin du behera kopuruak 2019ko datuen aldean (108 izan ziren). Gipuzkoan sexu askatasunaren aurkako 77 eraso izan ziren (% 16,7 gehiago), eta Araban heren bat igo zen delitu kopurua, 24tik 32ra.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Fakturan ez dute arrastorik uzten, baina telefonoan bai. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak