Gizartea -
Lapurdi
Adineko gizon bat hil da Donibane Lohitzuneko Erromardia hondartzan
Bertako surflari batzuek gizonaren gorpua ikusi dute hondartzatik 200 bat metrora.
eitb.eus
70 bat urteko gizon bat hil da igande honetan, Donibane Lohitzuneko (Lapurdi) Erromardia hondartzan, Sud Ouest-ek jakitera eman duenez. Bertako surflari batzuek gizonaren gorpua ikusi dute hondartzatik 200 bat metrora.
Surflariek biktima hondartzara ekarri dute. Ondoren Donibane Lohitzuneko eta Hendaiako suhiltzaileek eta Baionako sorosleek esku hartu dute. Azkenak helikopteroan bertaratu dira.
Osasun-langileek adineko gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Oraingoz ez dute biktimaren nortasuna zehaztu, ezta heriotzaren inguruabarrak ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea