Gizartea -

Koronabirusa

Urrian ekingo diote eskola kirolari Gipuzkoan, baina lehiaketa urtarrilean hasiko da

Aldundiak 50.000 euro bideratuko ditu, materiala erosteko eta kutsatzeak saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.

Urrian ekingo diote eskola kirolari Gipuzkoan. Argazkia: Lorentxo Portolarrume
Urrian ekingo diote eskola kirolari Gipuzkoan, baina lehiaketa urtarrilean hasiko da
Urrian ekingo diote eskola kirolari Gipuzkoan. Argazkia: Lorentxo Portolarrume

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urrian ekingo diote eskola kirolari Gipuzkoan, entrenamenduak hasita. Horretarako, toki seguruak aukeratuko dituzte eta umeek ezingo dute elkar ukitu. Lehiaketak, baina, ez dira urtarrilera arte hasiko.

Harkaitz Millan Kirol ahaldunak eta Goizane Alvarez sail horretako zuzendariak prentsaurrekoa eman dute astelehen honetan eskola kirola abiatzea erabaki dutela iragartzeko. Biek ala biek azpimarratu dute erabaki "zaila" eta "hausnartua" izan dela, guztira 45 diziplina hartzen dituelako barne eta 6 eta 16 urte bitarteko 33.000 adingaberengan duelako eragina.

Millanek azaldu du kirol-erakundeekin, koordinakundeekin, gurasoekin eta eskola kirolarekin zerikusia duten 350 eragilerekin izandako bilera-sortaren ondotik iritsi dela akordioa.

Horrela, guztien artean erabaki dute urriaren 1ean ekitea entrenamenduei. Lehiaketak, ostera, ez dira urtarrilera arte hasiko, betiere, pandemiaren bilakaeraren arabera.

Aldundiak 50.000 euro bideratuko ditu materiala erosteko eta kutsatzeak saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.

Gainera, monitore guztiek Kirolaren Euskal Eskolak martxan jarri duen formakuntza ikastaroa egin beharko dute. Irailaren 30era arte egongo da irekita izena emateko epea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Beste kirol batzuk Umeak Eskola kirola Gipuzkoa