Gizartea -
Araba
32 urteko preso bat hil da Zaballako espetxean
Presoek espetxeko 4. moduluan aurkitu dute, urkatuta. Presoa Iruñeko espetxetik eraman zuten abuztuaren hasieran, antza denez, erizaindegian zegoenean.
Agentziak | Erredakzioa
32 urteko gazte bat hilda agertu da Zaballako espetxean (Araba), Salhaketa presoen eskubideen aldeko elkarteak salatu duenez.
Ohar baten bidez azaldu dutenez, kartzelako presoek espetxeko 4. moduluan aurkitu dute gizona. Presoa Iruñeko espetxetik eraman zuten abuztuaren hasieran, antza denez, erizaindegian zegoenean.
Salhaketaren ustez, "ekidin daitekeen tragedia" bat da, presoak birritan eskatu zuelako psikologo bat ikustea, baina ez zuen baiezkorik jaso, elkarte horren arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea