Gizartea -

Zientzia

Alzheimerra kutsakorra izan liteke

EAEko zientzialari talde batek uste du gaixotasuna infekziosoa izan litekeela. Oraindik goiz da hori ondorioztatzeko, baina teoria "indarra hartzen" ari dela esan dute.

Alzheimerra dementzia senil mota arruntena da. EFE
Alzheimerra dementzia senil mota arruntena da. EFE
Alzheimerra dementzia senil mota arruntena da. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko zientzialari talde batek eta Texaseko Unibertsitateak adierazi dute balitekeela Alzheimer gaixotasunaren jatorria infekziosoa izatea, gaixotasun prionikoen ('behi eroen gaixotasuna', kasu) antzera.

Ikerketa Claudio Soto Texaseko Unibertsitateko ikertzaileak zuzendu du, baina besteak beste CIC Biogune (Bilbo) zentroko Joaquin Castillak ere hartu du parte. Ondorioak Molecular Psychiatry aldizkarian publikatu dituzte.

Oraindik goiz da Alzheimerra infekziosoa dela ondorioztatzeko, baina teoria hori "indarra hartzen" ari dela azaldu dute ikerketaren egileek.

Alzheimerra dementzia senil mota arruntena da, eta burmuinean peptido proteina gaizki tolestuta pilatzen denean sortzen da.

Gaixotasunaren kausa peptidoak gaizki tolestea dela ondorioztatzeko zantzuak badaude ere, oraindik ez dago argi zergatik horrek sortzen duen alzheimerra, CIC Biogunek agiri batean zehaztu duenez.

Ikerketa arratoiekin egin dute. Aurkikuntza hauekin, hobeto ulertu ahalko da Alzheimerraren sorkuntza, eta baliteke tratamendu berriak garatu ahal izatea.

"Alzheimerraren jatorria infekziosoa izango balitz, pertsonak agente horiekin nola kutsatzen diren ulertzea lagungarri izango litzateke gaixotasuna garatzen dutenen kopurua murrizteko", nabarmendu du Sotok.

EAEko zientzialari talde batek eta Texaseko Unibertsitateak adierazi dute balitekeela Alzheimer gaixotasunaren jatorria infekziosoa izatea, gaixotasun prionikoen ('behi eroen gaixotasuna', kasu) antzera.Ikerketa Claudio Soto Texaseko Unibertsitateko ikertzaileak zuzendu du, baina besteak beste CIC Biogune (Bilbo) zentroko Joaquin Castillak ere hartu du parte. Ondorioak Molecular Psychiatry aldizkarian publikatu dituzte.Oraindik goiz da Alzheimerra infekziosoa dela ondorioztatzeko, baina teoria hori "indarra hartzen" ari dela azaldu dute ikerketaren egileek.Alzheimerra dementzia senil mota arruntena da, eta burmuinean peptido proteina gaizki tolestuta pilatzen denean sortzen da.Gaixotasunaren kausa peptidoak gaizki tolestea dela ondorioztatzeko zantzuak badaude ere, oraindik ez dago argi zergatik horrek sortzen duen alzheimerra, CIC Biogunek agiri batean zehaztu duenez.Ikerketa arratoiekin egin dute. Aurkikuntza hauekin, hobeto ulertu ahalko da Alzheimerraren sorkuntza, eta baliteke tratamendu berriak garatu ahal izatea."Alzheimerraren jatorria infekziosoa izango balitz, pertsonak agente horiekin nola kutsatzen diren ulertzea lagungarri izango litzateke gaixotasuna garatzen dutenen kopurua murrizteko", nabarmendu du Sotok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia Osasunari buruzko albisteak Alzheimer gaitza