Gizartea -

KORONABIRUSA

Lau egoiliar hil dira Bizkaiko adinekoen egoitzetan

Dagoeneko 51 erabiltzaile hil dira pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik.

Adineko egoitza bateko erabiltzaileak ilara egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Adineko egoitza bateko erabiltzaileak ilara egiten
Adineko egoitza bateko erabiltzaileak ilara egiten. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko adinekoen egoitzetako lau erabiltzaile hil dira azken egunetan eta dagoeneko 51 dira hildakoak koronabirusaren bigarren olatua hasi zenetik, Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Aitzitik, positibo kopuruak behera egin du eta ospitaleratze kopuruak, gora.

Foru Aldundiak jakinarazi duenez, igandean 108 positibo zeuden Bizkaiko zahar etxeetan (155 zentro eta 10.748 plaza), bi aste lehenago baino 15 gutxiago, eta 31 erabiltzaile ospitaleratuta daude, 4 gehiago.

Halaber, azken egunetan gora egin du koronabirusarekin kutsatu diren egoitzetako langileak: 122 ziren igandean, ostiralean baino 23 gehiago. Dena dela, isolamenduan 55 behargin daude, lau gutxiago.

Gaur-gaurkoz, 12 dira gaixoak dituzten zentroak: Leioa IFAS (19), Domus VI Miraflores (16), Zuetxe (14), San Jose Etxe Alai (12), Elorrio-IFAS (10), Ballesol (9), Santa Maria (8), Marcelo Gangoit (7), Albiz Santiago Llanos (5), Misericordia (5), IMQ Igurco Zorrozgoiti(2) eta Elorduy (1).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Medikuntza albisteak Egoitza geriatrikoak Koronabirusaren olatua gaur Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Euskadiko adinekoak