Gizartea -

Hezkuntza

260 ikasgela daude bakartuta EAEko 162 ikastetxetan

Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 17.554 ikasgelen % 1,48 daude isolatuta, baina ikastetxe guztiak daude zabalik.

260 ikasgela daude bakartuta EAEko 162 ikastetxetan
260 ikasgela daude bakartuta EAEko 162 ikastetxetan
260 ikasgela daude bakartuta EAEko 162 ikastetxetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin 162 ikastetxeko 260 ikasgela daude bakartuta COVID-19 kasuak atzeman dituztelako. Hortaz, astelehenean baino 48 gela gehiago daude isolatuta. Dena den, ikastetxe guztiak daude zabalik gaur egun.

Hezkuntza Sailak emandako informazioaren arabera, astearte honetan, 12:00etan, jasotako datuek erakusten dute EAEn dauden 17.554 ikasgelen % 1,48 daudela isolatuta.

COVID-19 kasuak izan badira ere, ez dago aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi behar izan dituen zentrorik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza