Gizartea -

Koronabirusa

Inoizko positibo gehien atzeman dituzte Nafarroan, 425 kasu egun bakarrean

Gainera, pertsona bat hil da azken orduetan. Gaur egun kutsatuta dauden gaixoetatik 211 ospitalean daude. Atzo 3.441 PCR proba egin zituzten Nafarroan.

PCR proba. Argazkia: EFE
Inoizko positibo gehien atzeman dituzte Nafarroan; 425 kasu egun bakarrean
PCR proba. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil zen asteartean Nafarroan COVID-19ak jota. Bestalde, inoizko positibo gehien atzeman zituzten atzo; guztira 425, Santos Indurain Osasun kontseilariak emandako datuen arabera.

Goizean emandako prentsaurrekoan zehaztu du 3.441 proba egin zituztela.

Ospitaletako egoera zein den ere argitu du: 211 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 25 zainketa intentsiboetako unitatean, 33 etxean eta gainerakoak ospitaleetako gela arruntetan.

"Ez dira datu onak", onartu du, eta berriro ere bakarrik zein taldean arduraz jokatzeko deia egin die herritarrei, negua iritsi orduko kutsatu kopuruak behera egin behar duela argi utzita. "Gaur-gaurkoz ez dugu planteatu Nafarroa osoa bakartzea", adierazi du Santos Indurainek.

62 pertsona hil dira EAEn

Astelehenean baino 91 positibo gehiago (405 kasu berri) atzeman zituzten asteartean Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, azaroaren 14tik 20ra doan astean 62 pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz, gaur jakinarazi dutenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Osasunbidea