Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Valentzian

Espainiako Poliziak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du 26 urteko bikotekidea hil duelakoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Valentzian 26 urteko bikotekidea hil duelakoan.

Polizia iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, gizonak berak deitu du larrialdietara, 04:00ak aldera. Hilketa Literato Pascual Abad kaleko etxebizitza batean jazo da (Jesus barrutia). 

Antza, bikotea internet bidez ezagutu zen, eta harreman bat hasi ondoren, elkarrekin bizitzera joan zen. 

Ez dute zehaztu aurretik tratu txarren salaketarik egon ote den. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Valentzia gaur Gazteak