Gizartea -

Ikerketa

Obesitate morbidoa dutenek COVID-19a larriki pairatzeko arrisku handia dute

Obesitate morbidoa duten 50 urtetik beherako pertsonek 14 aldiz arrisku handiagoa dute COVID-19a larriki pairatu eta ospitaleratuak izateko.

Obesitatea. Argazkia: EiTB
Obesitatea.
Obesitatea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Obesitate morbidoa duten 50 urtetik beherako pertsonek 14 aldiz arrisku handiagoa dute COVID-19a larriki pairatzeko eta ospitaleratuak izateko, Obesity aldizkariak argitaratutako Epidemiologiako CIBER ea CIBERSP erakundeek egindako ikerketa baten arabera. 

Nafarroako Osasun Institutuko Jesus Castillaren taldeko ikertzaileek jakitera eman dute obesitate morbidoa duten adin tarte horretako pertsonek 65 urtetik gorako pertsonek duten arrisku bera izango luketela.

Hala, obesitate morbidoa duten pertsonek ospitaleratuak izateko arrisku bikoitza dutela adierazi dute ikertzaileek, baita ZIUn ospitaleratuak izateko edo hiltzeko arrisku handiagoa ere. 

25 eta 79 urte bitarteko nafarrak izan ditu hizpide ikerketak. Adin bereko pertsonen egoera aztertu ostean, obesitate morbidoa dutenek COVID-19 gaixotasuna larriki pairatzeko arrisku handiagoa dutela konturatu dira. Hain zuzen ere, ospitaleratuak izateko bost aldiz arrisku handiagoa eta gaixotasuna larriki pairatzeko 14 aldiz arrisku handiagoa dutela ondorioztatzera heldu dira.

CIBERESP erakundeak ohar batean jakitera eman duenez, arrisku horrek ez du inolako zerikusirik ez sexuarekin, ez eta aurretiaz bestelako patologia batzuk izanarekin ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa