Gizartea -

HEZKUNTZA

265 ikasgela daude bakartuta EAEko ikastetxeetan, asteazkenean baino hiru gutxiago

Halaber, 26 ikastetxe gehiagok dituzte koronabirus kasuak; guztira, 198k.

Ikastetxe bateko ikasgela, hutsik. Artxiboko argazkia: EFE
Ikastetxe bateko ikasgela, hutsik
Ikastetxe bateko ikasgela, hutsik. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 265 ikasgela daude bakartuta COVID-19aren ondorioz, asteazkenean baino hiru gutxiago.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, Euskadiko 198 ikastetxek dituzte koronabirus kasuak, atzo baino 26 gehiagok.

Gaur gurkoz, EAEko 17.554 ikasgelen % 1,51 dago isolatuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Euskal Eskola Publikoa Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Umeak albisteak gaur Koronabirusaren Eris aldaera gaur