Gizartea -

KORONABIRUSA

PCR probak egitera deitu dituzte Hondarribiko Casa Manolo jatetxeko bezeroak

Irailaren 19a eta 26a bitartean jatetxe horretan egon ziren pertsona guztiek egin beharko dute PCR proba. Horretarako, beren osasun-zentrora deitu beharko dute.

Caso Manolo jatetxea, Hondarribian. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Caso Manolo jatetxea, Hondarribian.
Caso Manolo jatetxea, Hondarribian. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak eskatuta, irailaren 19a eta 26a bitartean Hondarribiko Casa Manolo jatetxean egon ziren pertsona guztiek PCR proba egin beharko dute.

Ohar batean azaldu dutenez, egun horietan jatetxe horretan egon zirenek PCR proba egiteko hitzordua eskatu beharko dute Hondarribiko osasun-zentroan (943 007 640), Irun erdialdeko osasun-zentroan (943 006 700) edo Dunboako osasun-zentroan (943 006 789).

Probak gaur 15:00etatik aurrera egingo dituzte Hondarribiko Itsas Etxean, eta emaitzak SMS mezu bidez igorriko dituzte.

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak dagoeneko ezagunak diren higiene eta prebentzio neurriak gogorarazi nahi dizkiete herritarrei, eta eskatzen diete, COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea), beren etxeetan bakartu daitezela eta beren osasun-zentrora deitu dezatela.

Halaber, sintomarik izan ez baina PCR probaren emaitzen zain daudenek ere, etxean bakartu beharko dute.

Bestalde, lasaitasun mezua zabaldu nahi dute, eta horrelako neurriak prebentziokoak baino ez direla azpimarratu dute.  

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE Hondarribia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Jatetxeak albisteak gaur Tabernak Euskadin gaur Koronabirusa