Gizartea -

KORONABIRUSA

190 dira COVID-19agatik itxitako ikasgelak EAEn

Isolatutako ikasgelen kopuruak apur bat egin du gora, baina eskolen kopurua egonkor dago.

Haurrak ikasgelan. Artxiboko argazkia: EFE
Haurrak ikasgelan.
Haurrak ikasgelan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19 kasuengatik 190 ikasgela daude itxita Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino zortzi gehiago.

Hezkuntza Sailak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera, azken orduetan 131 ikastetxetan atzeman dituzte koronabirus kasuak, eta, ondorioz, 190 ikasgela itxi behar izan dituzte. Hala bada, asteazkeneko datuekin alderatuta, isolatutako ikasgelen kopuruak apur bat gora egin du (+8), baina gelaren bat itxita duten eskolen kopurua egonkor dago (-1).

Pandemiaren eraginez itxitako eskolen kopuruaren batez bestekoa % 1,08 da. Dena dela, oraindik ez dago aurrez aurreko hezkuntza-jarduera COVID-19agatik erabat eten behar izan duen ikastetxerik. 2020-2021 ikasturtean euskal hezkuntza-sistemak 17.554 gela ditu, 2 urtetik hasi eta unibertsitatez kanpoko hezkuntzara arte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia albisteak Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gaixotasunak Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza sistemako albisteak COVID kasuak