Gizartea -

GIPUZKOA

Ertzaintzak Gerra Zibileko bi jaurtigai indargabetu ditu Elgetan

Karabieta inguruan munizio zaharra izan zitekeena aurkitu zuela jakinarazi zien herritar batek agintariei.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko adituek Gerra Zibileko bi jaurtigai indargabetu zituzten atzo (asteazkena) arratsaldean, Karabieta aldean (Elgeta, Gipuzkoa).

Herritar batek Karabietako baso batean munizio zaharra zirudiena aurkitu zuela jakinarazi ostean, Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen, eta lehertu gabe zeuden bi artilleria-jaurtigai zirela egiaztatu ondoren, Lehergailuak Indargabetzeko Unitateari eman zioten horren berri.

Aditu taldea bertaratutakoan, bi lehergailuak leherrarazi zituzten, kontrolpean, eta hondakinak bildu eta eraman egin zituzten. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Debagoieneko azken ordukoa