Gizartea -

COVID-19

Gaurtik aurrera PCR probak egitea eskatu diete Sansomendiko bizilagunei

17 eta 60 urte arteko bizilagunei Lakua auzo etxera hurbiltzeko eskatu die Osakidetzak. Ez da hitzordurik behar, eta PCR probak egiteko dispositiboa ostiralera arte egongo da martxan.

Sansomendi auzoa (Gasteiz). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Sansomendi auzoa (Gasteiz). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Sansomendi auzoa (Gasteiz). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik, astelehenetik, aurrera PCR probak egitea eskatu diete Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Sansomendiko (Gasteiz) bizilagunei.

Horrela, COVID-19aren pandemia kontrolatzeko herritarren laguntza eskatu du Osasun Sailak ohar batean.

Horregatik, 17 eta 60 urte arteko bizilagunei dispositibora hurbiltzea eskatu diete, PCR probak egin ditzaten.

Hitzordua hartzea ez da beharrezkoa. Etxanobetarren zidorreko Lakua auzo etxera joatearekin nahikoa da: astelehenean 08:30etik 14:30era egongo da eta, asteartetik ostiralera, 15:30etik 21:00etara. Proben emaitzak SMS bidez jakinaraziko dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa