Gizartea -

Nafarroa

Hiru polizia zauritu eta hiru pertsona atxilotu dituzte Alesbesen izandako istiluetan

Beste bi pertsona atxilotu dituzte Orkoienen, etxebizitza batean festa antolatu ondoren. Gainera, Foruzaingoak 65 pertsona salatu ditu asteburuan, osasun neurriak urratzea egotzita.

Pelea multitudinaria en Villafranca (Navarra). Foto: Policía Foral
Pelea multitudinaria en Villafranca (Navarra). Foto: Policía Foral
Pelea multitudinaria en Villafranca (Navarra). Foto: Policía Foral

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona atxilotu eta hiru polizia zauritu dituzte gauean, Alesbesen (Nafarroa) izandako liskarretan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Bi istilutan esku hartu behar izan du Foruzaingoak goizaldean. Guztira, bost pertsona atxilotu dituzte desobedientzia, agintaritzaren aurkako erasoa eta erresistentzia leporatuta.

Bigarren gertakaria Orkoienen jazo da. Etxebizitza batean festa egiten eta auzokoak molestatzen ari zirelako abisua eman dute bertako bizilagunek. Bi pertsona atxilotu dituzte foruzainek.

Gainera, Foruzaingoak beste 65 pertsona salatu ditu asteburuan, osasun neurriak urratzea egotzita.

50 salaketa maskara ez erabiltzeagatik edo gaizki erabiltzeagatik izan dira. Gainerakoak lokalak, litroak egin, jendetza biltzea edo distantzia errespetatu barik erretzeagatik salatu dituzte.

Burlatan (zenbait gazte droga erretzen kafetegi bateko terrazan), Zarikiegin (gazteak litroak egiten), Noainen (festa etxebizitza batean) eta Eugin (taberna bat zabalik eta bezeroak molestatzen) ere esku hartu behar izan dute foruzainek.

Era berean, Barañain, Sesma, Iruñea, Tutera, Olite eta Elizondon abisuak jaso ditu Foruzainak.

Bestalde, ostiral gauean foruzainak Pitillasera joan behar izan ziren, bertako familia batek konfinamendua behin eta berriro urratzen duelako. Iruñeko Nafarroa Arenatik bi pertsona kanporatu behar izan zituzten, osasun neurriak urratzeagatik.

Azkenik, Faltzesen, gazteak bildu ziren bertako plaza batean; Milagron, araudia urratu zuten taberna batean; Barasoainen, gazte talde batek ez zuen segurtasun distantzia errespetatu; eta Arren, litroak egiten ari ziren musika eta guzti kalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Delituak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Osasunari buruzko albisteak Erriberri Foruzaingoa Barañain Noain Koronabirusa