Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Arriskutik kanpo dago gizon batek Gasteizen labanaz eraso egin dion emakumea

Ertzaintzak erasotzailearen bila jarraitzen du. Biktimak eta erasotzaileak elkarren artean harremanik ote zuten ez dute baieztatu.

Ertzainak Gasteizko Salburua auzoan. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Ertzainak Gasteizko Salburua auzoan. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Gizon batek 40 urteko emakume bat larri zauritu du Gasteizen

1:31

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko emakume bat larri zaurituta eraman dute gaur goizean Txagorritxuko Ospitalera, gizon batek labanaz eraso egin ondoren. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, bere bizitza ez dago arriskuan. Gasteizko Salburua auzoan izan da erasoa, etxebizitza eraikin batean, biktimaren adin txikiko alaba aurrean zela.

Alabak ez zeukan zauri fisikorik, baina hura ere erietxera eraman dute hasiera batean. Arratsaldean, familiaren esku geratu da.

Ertzaintzak erasotzailearen bila jarraitzen du. Gizonezkoak beste delitu batzuengatik aurrekariak dituela ere esan du Segurtasun Sailak

Biktima eta erasotzailea elkar ezagutzen ziren ez da baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Txagorritxu Ospitalea Salburua