Gizartea -

Eraso matxista

Larunbatean Gasteizen emakume bati labanaz eraso zion gizonaren bila ari dira

Aurrekari penalak dituen gizona biktimaren auzokidea da, eta bere alaba aurrean zegoela sartu zion labana 40 urteko emakumeari.

Ertzainak, Salburuan. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.
Ertzainak, Salburuan. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.
Ertzainak, Salburuan. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Gasteizen 40 urteko emakume bati bere alaba adingabearen aurrean labanaz eraso egin zion gizonaren bila ari da Ertzaintza, Segurtasun Sailaren arabera. Aurrekari penalak ditu gizonak.

Larunbatean, 10:00etan izan zen erasoa. Salburua auzoan emakume bat lurrean odoletan zegoela ohartarazi zioten Ertzaintzari.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu ziren, baita osasun langileak ere. Emakumea, larri, eta alaba Arabako hiriburuko Txagorritxuko ospitalera eraman zituzten.

Segurtasun Sailaren iturrien arabera, umea larunbatean irten zen ospitaletik, eta familiarekin dago. Biktima oraindik ospitalean dago, baina arriskutik kanpo.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta erasoaren ustezko egilea bilatzen ari da. Aurrekari penalak ditu. El Correo-ren arabera, erasotzaileari 2003an 22 urteko espetxe zigorra jarri zioten bere emaztea hiltzeagatik. Iruñeko espetxean zegoen preso, hirugarren graduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Txagorritxu Ospitalea Gasteizko Eraztun Berdea