Gizartea -

Bahiketa

Kenyako Armada Somalian da boluntario espainiarren bahitzaileen bila

Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko bi boluntario espainiarrak ustez bahitu dituen miliziaren atzetik dabil Kenyako Armada.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kenyako Armada Somalian sartu da joan den ostegunean Dadaab errefuxiatu esparruan Mugarik Gabeko Medikuak Gobernuz Kanpoko Erakundeko bi boluntario espainiarrak ustez atxilotu duen milizia atxilotzeko.

"Gure indarrak Somaliaren eta Kenyaren arteko mugan zabaldu dira eta egoerari buruzko informazioa jasotzen ari dira, Somalian sartzeko prestatzen diren bitartean", azaldu du bere izena jakitera eman nahi ez duen ofizial batek Capital FM irratsaioan. "Helburu nagusia Al Shabaab taldeko matxinoak mugatik kanporatzea izango da", gaineratu du.

Kenyako Armadak ez ditu era ofizialean informazio hauek baieztatu, Somalian sartzeak herrialde horretako lurralde subiranotasuna urratzea suposatuko lukeelako. Hala ere, mugaz haratago egiten diren operazio hauek ohikoak izaten dira, aspaldiko partez Kenyan Al Shabaabeko miliziek egin dituzten bahiketei eta eraso armatuei erantzuna emateko.

Al Kaidarekin harremana duen milizia islamiar honen erasoak ugaritu dira irailean eta dirua biltzeko asmoz, mendebaldeko herritar anitz bahitu dituzte.

"Gure etsaiak eraso egiten badigu, horren atzetik joateko eskubidea dugu", adierazi du Defentsa ministroak. "Al Shabaab Kenyatik ahalik eta urrunago botatzen saiatzen ari gara", baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea