Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,9ra jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Erizain batek PCR bat egiten Refenan. Argazkia: EFE
Erizain batek PCR bat egiten Refenan
Erizain batek PCR bat egiten Refenan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du.

Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 578 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren.

Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,9ko positibotasun tasa du erkidegoak. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten.

34 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan, horietako bat ere ez zainketa intentsiboetako unitateetan. COVID-19ak bost heriotza eragin ditu, 82, 85 eta 86 urteko hiru gizon eta 96 eta 102 urteko bi emakume, hurrenez hurren; beraz, guztira 656 hil dira Foru Erkidegoan.

Nafarroa da, beste astebetez, COVID-19 diagnostiko-proba gehien egin dituen erkidegoa, mila biztanleko 480,39. Estatuko batez bestekoa 247,05 da mila biztanlekoa da.

Zonaldeka, Iruñerrian eta Eskualdean positiboen % 61 zenbatu dituzte, Tuteran % 23 eta Lizarran % 4. Gainerako positiboak (% 12) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.

Adin-tarteen araberako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte artekoak (% 25) eta 30 eta 44 urte artekoak (% 22) dira. Ondoren, 15 eta 29 urte bitarteko taldea dago (% 21), gero 15 urtetik beherakoak (% 14), ondoren 60 eta 75 urte artekoak (% 12) eta, azkenik, 75 urtetik gorakoak (% 6). Kasu berrien batez besteko adina 40,6 urtekoa da.

Generoari dagokionez, kasuak berdin banatzen dira gizonen eta emakumeen artean, eta talde bakoitzak % 50 hartzen du.

Nafarroako ospitale-sarean 309 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 13 gehiago), horietatik 38 zainketa intentsiboetako unitateetan daude (atzo baino bat gehiago) eta beste 46 etxeko ospitaleratzean. Gainerakoak, 225 paziente, gela arruntetan daude.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, gaur egun arte, 25.981 dira kutsatuak.

Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

Ospitaleko presioak gora egin du EAEn

Euskadin, azken 24 orduetan, COVID-19aren positibotasun-tasa egindako PCR testen % 7ra jaitsi da. Guztira, 625 kasu zenbatu dituzte egindako 8.953 probetan.

Osasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera, pandemiak eragindako asistentzia-presioa handitzen ari da Euskadin; izan ere, 371 gaixo daude ospitaleratuta EAEko ospitaleetan, aurreko egunean baino 16 gehiago, azken orduetan beste 45 pertsona ospitaleratu ostean.

Astelehenean 8.953 proba diagnostiko egin zituzten, eta 625 pertsonak eman zuten positibo, igandean baino 32 gutxiago.

Emaitza horrek % 7ko positibotasun-tasa ematen du, aurreko txosteneko % 8,4koaren aldean, eta oinarrizko ugalketa-indizea (R0) 1,21ekoa da, 5 ehunen gutxiago.

Astearte honetako buletin epidemiologikoaren beste datu aipagarri bat da Gipuzkoak dagoeneko gainditu duela 100.000 biztanleko 500 kasuko 14 eguneko tasa. Zehazki, 506,14koa da, Bizkaian 304,7koa eta Araban 291,8koa. Hori dela eta, Euskadin adierazle hori 373,9koa da, bezperan 360,7koa zenean.

Egoera horren ondorioz, eguneko ospitaleratzeak 45era igo dira (33 igandean), 312 pertsona daude gela arruntetan (12 gehiago) eta zainketa intentsiboetako unitateetako pazienteak 59 dira, aurreko egunean baino 4 gehiago.

625 kasuetatik 304 Gipuzkoako udalerriren batekoak izan dira (bezperan baino 29 gehiago), 265 Bizkaikoak (48 gutxiago) eta 55 Arabakoak (4 gutxiago). Halaber, EAEtik kanpo bizi den pertsona batek eman du positibo EAEn egindako probetan (igandean baino bederatzi gutxiago).

Igandean 18 udalerrik 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiagoko tasa metatua zuten, baina atzo kopuru hori 21era heldu zen: 5era igo zen Bizkaian eta 16ra Gipuzkoan.Azken lurralde horretan lehen aldiz gainditu da tasa hori, eta lau udalerrik (Azkoitia, Azpeitia, Besasin eta Ordizia) jarraitzen dute metatutako 1.100 kasutik gorako tasarekin. Donostian 58 kasu (6 gutxiago) detektatu dituzte eta intzidentzia-tasa 378,2koa da.Bizkaian adierazle hori altua duten bost herri daude: Abadiño, Durango, Elorrio, Ermua eta Lekeitio, baina horietako bakar batek ere ez du gainditzen 100.000 biztanleko 661 kasu. Bilbon, igandean gora egin ondoren (112), 61 kasu detektatu dituzte eta horien intzidentzia-tasa metatua 287,1eko izan da.Arabak oraindik ez du 500 kasutik gorako herririk izan bi astetan. Gasteizen 41 kutsatze (9 gutxiago) zenbatu dituzte eta horien intzidentzia-tasa 308,7koa da.

BIDEOA: Gipuzkoak 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainditu du

Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.

BIDEOA: Jaurlaritzak ez du baztertzen neurri gehiago ezartzea egoerak okerrera egiten badu

Jaurlaritzak ez du baztertzen neurri gehiago ezartzea egoerak okerrera egiten badu
Jaurlaritzak ez du baztertzen neurri gehiago ezartzea egoerak okerrera egiten badu
Jaurlaritzak ez du baztertzen neurri gehiago ezartzea egoerak okerrera egiten badu

1:28

Adinekoen egoitzak

Nafarroako adinekoen egoitzetan 152 kasu positibo dira, iragan ostiralean baino 17 gutxiago, Foru Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak jakitera eman duenez.

Gaixorik dauden 152 pertsonetatik, 21 ospitalean daude, 45 egoitzetan dira sintomekin, eta 72 sintomarik gabe. Iruñeko eta San Adriango bitarteko zentroetan beste 14 pertsona daude.

Gainera, Arabako Orobide (Zuia) eta Florida Etxea (Gasteiz) egoitza pribatuetan bi adineko hil dira COVID-19aren eraginez azken egunetan, Arabako Aldundiak ohar batean jakinarazi duenez.

Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta DYAk egindako PCR probetan lau positibo berri baieztatu dituzte azken orduetan, lurraldeko egoitzetan. Lau adinekok sendagiria jaso dute. Une honetan, 63 koronabirus kasu dira egoitzetan, 74k gaixotasuna gainditu dute eta 33 hil dira abuztuaren 11z geroztik.

Foru erakundeak ohar batean azaldu duenez, azken orduetan, PCR probek lau positibo berri baieztatu dituzte Donostiako Alai-Etxe egoitzan, eta beste lauk, zentro berean, sendagiria jaso dute.

Espainia

Erkidegoek Osasun Ministerioari 13.873 COVID-19 kasu berri jakinarazi dizkiote, 5.314 azken 24 orduetan. Dagoeneko 988.322 pertsona kutsatu dira pandemia hasi denetik, datu ofizialen arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Iruñea Nafarroa Tutera Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Tafalla Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Lizarra Barañain Koronabirusa Osasunbidea