Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Bermeon, adingabe bati sexu abusua egitea egotzita
Bermioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du ostegun honetarako, erasoa gaitzesteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bermeoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du, adingabe bati sexu erasoa egin ziolakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez. Erasoa larunbatean jazo zen, igogailu baten barruan.
Bermeoko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du, erasoa gaitzesteko, eta Bermioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du ostegunerako, 19:30ean, Lameran.
Adierazpenean, Udalak "gaitzespen irmoena eta sumin sakona" agertu du, erasoa "giza eskubide guztien urraketa larria eta onartezina" delako.
Gainera, "babes zintzoena" adierazi diote biktimari, eta herritarrei gogorarazi die sexu ersoak "gizartean eta egunerokoan ematen dien indarkeria matxistaren islada" direla.