Gizartea -

ELKARRIZKETA

Sagardui: "Irmoagoak izan nahiko genuke: garrantzitsuena neurriak betetzea da"

Eusko Jaurlaritzaren gomendioak betetzeko erregutu die Osasun sailburuak herritarrei. Etxeratze-aginduaren inguruan, berriz, Espainiako Osasun ministroaren proposamenaren zain daudela adierazi du.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia: EFE
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, prentsaurreko batean
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia: EFE

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren hedatzea moteltzeko helburuz, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak betearaztea erregutu die Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak herritarrei. "Zuhurtzia. Mesedez, bete neurriak", azpimarratu du.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, ospakizunak atzeratzeko eta bilera sozialak gertuko zirkuluetara mugatzea eskatu du. Ate joka dauden Gabonei begira, ospakizunak gutxitzea aldarrikatu du. "Ez dira ohiko Gabonak izango", gaineratu du.

Etxeratze-aginduari dagokionez, Eusko Jaurlaritza Salvador Illa Espainiako Osasun ministroaren proposamenaren zain dagoela erantzun du. Halaber, Eusko Jaurlaritzak  alarma egoera ezartzea eskatuko duen galdetuta, gauzak ez direla "hain errazak" azaldu du.

Osasun sailburuak ezin du ulertu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez onartzea Eusko Jaurlaritzaren proposamena eta beste autonomia erkidegoetako epaitegiek, ostera, bai. Sagarduiren esanetan, arazoa ostalaritza baino, jendearen "ohiturak" dira. "Ostalariek neurriak har ditzakete, baina bezeroek betetzen ez badituzte, ezin da birusa saihestu", gaineratu du. Ildo horretan, sektore bakar bat ere ez estigmatizatzea galdegin du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Medikuntza albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian?