Gizartea -

BILAKETA

Onik aurkitu dute perretxiko bila joan, eta Artikutzan galdu zen gizona

Larunbat honetan, 05:30 aldera, inguru horretatik zebilen mendizale batek aurkitu du 73 urteko gizona.

@PCErrenteria-k zabaldutako bilaketaren irudia.
@PCErrenteria-k zabaldutako bilaketaren irudia.
@PCErrenteria-k zabaldutako bilaketaren irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onik aurkitu dute gaur goizaldean Artikutzan atzotik falta zen 73 urteko gizona. Perretxiko bila joan zen Oiartzungo parke naturalera, eta itzultzen ez zela ikusita, 112 zerbitzuari abisu eman zion emazteak, 20:00ak aldera.

Larrialdi zerbitzuek, Ertzaintzako mendi eta txakur taldeek, suhiltzaileek, DYAk eta basozainek 73 urteko gizonezkoa bilatzeko dispositiboa martxan jarri zuten 21:45 aldera, gizonak ibilgailua utzi zuen tokitik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 05:30 aldera topatu dute desagertua, onik. Zehazki, inguru horretan zebilen mendizale batek aurkitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Oiartzun Albisteak Desagertutako pertsonak Euskadiko Larrialdien Zentroa