Gizartea -

KORONABIRUSA

4 hilabeteko kartzela-zigorra maskara eramateari uko egiteagatik, Iruñerrian

Epaia adostasunez eman dute, eta akusatua ez da kartzelara sartuko bi urteren buruan deliturik egiten ez badu.

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko titularrak 4 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio, desobedientzia delitu bat egotzita, hilaren 24an Foruzaingoak maskara  janzteari behin eta berriz uko egiteagatik atxilotu zuen gizonari.

Adostasunez emandako epaian azaltzen denez, 10:15 aldera, A. Z. W. kondenatua Ripagaina auzoan (Iruñerria) zebilen maskararik gabe, eta "derrigorrezkoa da maskara hori erabiltzea ezarritako osasun-neurrien arabera".

Foruzainak hurbildu zitzaizkion, maskara zergatik ez zuen jantzita galdetu zioten eta janzteko eskatu zioten. Hasiera batean, gizonak Portugaletik zetorrela esan zien eta, ondoren, asma zuela eta bere herrialdean ziurtagiri bat zuela argudiatu zuen. Gainera, musukorik ez zuela adierazi zien.

Azken hitz horien aurrean, agenteek maskara bat eman zioten, eta auzipetuak poltsikoan gorde zuen. Behin baino gehiagotan agindu zioten jartzeko, baina gizonak ez zien kasurik egin eta, "behin eta berriz ukatu" eta gero, atxilotu egin zuten.

Autoritateei aurre egitea edo desobeditzea delitua egotzi zitzaizkion. Dena dela, epaitegian lortutako adostasuna dela eta, kondenatuari zigorra heren bat murriztu zaio, Zigor Kodeak aurreikusten duen bezala.

Lau hilabeteko espetxe-zigorra bertan behera utzi dute, baldin eta akusatuak ez badu deliturik egiten bi urteko epean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa gaur Gaixotasunak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak Nafarroako Foru Polizia Espetxe politika Covid birusaren olatu berria Maskarak gaur