Gizartea -

KORONABIRUSA

61 pertsona daude ZIUn Nafarroan, bigarren olatuko kopururik altuena

"Egonaldiak, batez ere ZIUn, luzatzen ari dira, beraz, altak, horietako batzuk heriotza moduan, ez dira bi edo hiru aste irauten duten ospitalaratzeak konpentsatzen ari", esan du Santos Indurainek.

Nafarroako Ospitale Gunea. EiTBren bideo batetik hartutako artxiboko irudia.
Nafarroako Ospitale Gunea.
Nafarroako Ospitale Gunea. EiTBren bideo batetik hartutako artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak ohartarazi du "oso egun gogorrak" datozela Foru Erkidegoko ospitaleetan; izan ere, une honetan 61 pertsona daude ZIUn, COVID-19aren pandemiaren "bigarren olatu honetako zifrarik altuena".

Prentsaurrekoan, kontseilariak azpimarratu du azken asteotan Nafarroan izan diren kutsatze handien ondorioz, "osasun sistemaren presioak gora egin du, ospitaleratzeak areagotu egin dira, baita ZIUetako pertsona kopurua ere".

Horren harira, azaldu duenez, gaur egun 411 gaixo daude COVID-19aren ondorioz ospitaleratuta, horietako 289 plantan, 61 etxeko ospitaleratzean eta beste 61 ZIUn, "bigarren olatu honetako kopururik altuena".

"ZIUko egonaldiak luzatzen ari dira"

Indurainek azaldu duenez, udan ez bezala, "egonaldiak, batez ere ZIUn, luzatzen ari dira, beraz, altak, horietako batzuk heriotza moduan, ez dira bi edo hiru aste irauten duten ospitalaratzeak konpentsatzen ari".

Gainera, "aste honetan baieztatu egin da ospitaleratutako gaixo gehiago daudela", eta 100 kasu berritik seik ospitaleratzeak eragiten dituztela azaldu du, horietatik 1.000tik 6 ZIUn amaitzen dira eta 1.000tik 8 hil egiten dira.

Ildo horretan, Osasun sailburuak ohartarazi du "oso egun gogorrak" datozela ospitaleetan, eta, hori dela eta, azpimarratu du ezinbestekoa dela "aste honetan kutsatutakoen kopurua murriztea eta hurrengo astean murrizte hori baieztatzea, osasun-sistema behin betiko mindu ez dadin".

Indurainek gogorarazi duenez, gaur egun larriak ez diren ebakuntza kirurgikoen % 10-15 inguru bertan behera geratu da, baina "datorren astean gertatzen denarekin adi egon beharko da". "Egunean 500 kasu baino gehiago izatea ez da onargarria COVID-19ak erabat baldintzatutako osasun sistemara itzultzea saihestu nahi badugu", azpimarratu du.

"Dena dgo jokoan. Osasun sistema burubelarri lanean ari da eta herritarren ezinbesteko laguntza behar du ", azaldu du Indurainek.

Programatuta dauden proba diagnostikoak bertan behera uztea pentsatu ote duten galdetuta, sailburuak esan du "dena bilakaeraren araberakoa" izango dela, eta lehentasuna "atzeratu ezin dena ez atzeratzea" dela ziurtatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa gaur Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Iruñeko Udala Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVID fokuak Zer egin daiteke Euskadin? Nafarroako Osasun Zerbitzua