Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon batek 32 urteko emakume bat hil du Palman

Asteartean, 22:00ak aldera, gizonaren senitartekoek Poliziari jakinarazi zioten haren dei bat jaso zutela, istripu bat izan zuela eta bikotekidea hil egin zela esanez.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 35 urteko gizon bat atxilotu du ustez bart 32 urteko bikotekidea hil duelako. Biktimaren hilotza sasiekin eta adarrekin estalita aurkitu dute, Cami de Ca Na Verdan, Palman.

Balearretako Poliziak zehaztu du asteartean, 22:00ak aldera, gizonaren senitartekoek jakinarazi ziotela haren dei bat jaso zutela, istripu bat izan zuela eta bikotekidea hil egin zela esanez.

Agenteek kaltetutako ibilgailua aurkitu zuten orduan, baina barruan ez zegoen inor. Halere, bidezidor bateraino heltzen ziren odol arrastoak atzeman zituzten. Han, emakumearen gorpua aurkitu zuten, sasiz eta adarrez estalita.

Anbulantzia bat ere bertaratu zen, baina sanitarioek biktimaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Geroago, Poliziak beste dei bat jaso zuen hiltzaileak bere burua aurkeztu nahi zuela esanez. S'Hostalot inguruko etxebizitza batera joan ziren orduan agenteak, eta gizona atxilotu zuten bertan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Balearrak Krimenak azken ordukoa