Gizartea -

Sentsibilizazio-kanpaina

"Maskara Beti" lelopean, maskara erraldoi bat jarri dute Gasteizen

"Maskara beti" sentsibilizazio-kanpaina dela eta, gaur goizean tamaina handiko maskara bat jarri da Gasteizko Katedral Berriaren aurrean.

Gorka Urtaran "Maskara beti" sentsibilizazio kanpainaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Gorka Urtaran "Maskara beti" sentsibilizazio kanpainaren aurkezpenean.
Gorka Urtaran "Maskara beti" sentsibilizazio kanpainaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan, maskara erraldoi bat jarri dute Gasteizko Katedral Berriaren aurrean, herritarrei koronabirusetik babesteko neurri nagusietako bat hori dela gogorarazteko.

Bi tona inguruko pisuarekin eta 3,9 bider 2,1 metroko neurriarekin, altzairuzko egitura baten gainean egin da, eta horri hiru hari-hestea gehitu zaizkio. Gainazalaren gainean "Maskara Beti" leloa ageri da, euskal erakundeek haren erabilera sustatzeko erabiltzen dutena.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, maskara egin duen BSafe enpresa gasteiztarraren ordezkariekin batera, pandemiaren aurka borrokatzeko modu bakarra, duela gutxiko "erronkarik handiena" dena, "erakundeen, familien, pertsonen eta, jakina, enpresen" artean elkarrekin aurre egitea dela azpimarratu du.

Kontzientziazio ekintza honek bi astez iraungo du Katedral Berriaren aurrean dagoen espazioan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Araba Gorka Urtaran, Arabako Foru diputatua Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak COVID fokuak Maskarak koronabirusa