Gizartea -
Trafikoa
Auto-ilara luzeak A-8 autobidean, Barakaldo parean, Arrontegiko noranzkoan
Lau kilometrora arteko auto-ailarak sortu dira 07:00etatik aurrera. Gainera, ia ordubete geroago gertatu den istripu baten ondorioz okerrera egin du egoerak.
EiTB.EUS
Astelehen honetan, goizeko lehen orduan auto-ilara luzeak sortu dira A-8 autobidean, Barakaldon, Max Center parean eta Arrontegiko noranzkoan.
Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, lau kilometrora arteko auto-ailarak izan dira 07:00etatik aurrera. Gainera, ia ordubete geroago, 07:50ean, gertatu den istripu baten ondorioz okerrera egin du egoerak.
Lau ibilgailuren artean izan da istripua, baina ez da inor zauritu. 09:30erako errepidea garbi zegoen. Halere, auto-ilarak ez dira erabat desagertu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea