Gizartea -
TRAFIKOA
42 urteko gizon bat hil da Arratzua-Ubarrundian, AP-1 autobidean izandako istripuan
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta dirudienez biktimaren autoa kontrako noranzkoan zihoan.
EITB.EUS
42 urteko Basauriko bizilagun bat hil da gaur goizean AP-1 autobidean, Arratzua-Ubarrundia parean, autobus batek eta bi autok izan duten istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharraren ondorioz, AP-1 autobidea itxi behar izan dute, Gasteizera bidean.
Trafiko istripu larria 06:20 aldera gertatu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta dirudienez biktimaren autoa kontrako noranzkoan zihoan.
Larrialdietarako zerbitzuak bertaratu dira autoaren barruan harrapatuta gelditu den gidaria erreskatatzeko, baina bertan hil da.
Ezbeharraren ondorioz, errepidea guztiz itxi behar izan dute. Hori dela eta, ilara luzeak sortu dira inguru horretan.
08:35 aldera, erreietako bat zabaldu dute, baina besteak itxita jarraitu du, istripuan nahasitako ibilgaluak erretiratu eta galtzada erabat garbitzeko.