Gizartea -

ILARGI-EKLIPSEA

Non eta noiz izango da urteko laugarren eta azken ilargi-eklipsea?

Eklipse honetan, Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak. Dena dela, oraingoan ez da Euskal Herrian ikusteko aukerarik izango.

Ilargi-eklipsea 2019an. Argazkia: Josu Gonzalez Lazkano.
Ilargi-eklipsea 2019an
Ilargi-eklipsea 2019an. Argazkia: Josu Gonzalez Lazkano.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren Azaroaren 30ean, urteko laugarren eta azken ilargi-eklipsea izango da. Dena den, aurreko hirurak ez bezala, ez da Euskal Herrian ikusiko. Zehazki, Amerikan, Asian eta Ozeanian behatu ahal izango dute fenomeno hori.

Ilargi-eklipsea Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean jartzen denean gertatzen da. Ilargia Lurrak egiten duen itzal-konoan geldituko da. Hiru motatako ilargi-eklipseak daude: partzialak (Ilargiaren zati bat soilik desagertzen da), osoak (Ilargia Lurrak eragindako itzalpean gelditzen da) eta ilunantzak (Ilargia Lurrak eragindako ilunantzean gelditzen da).

Ilargiak islatzen duen eguzki-argia Lurrak partzialki estali eta gero, Ilargia zertxobait ilunago ageriko da. Hala ere, Lurreko puntu batzuetan ilargi betearen ohiko itxura izango du.

Azaroaren 30ekoa urteko laugarren ilargi-eklipsea izango da, aurretik urtarrilaren 10ean, ekainaren 5ean eta uztailaren 5ean izan baitira.

Eklipsea Euskal Herrian 08:31 direnean hasiko da eta Amerikan eta Asia iparraldean izango da ikusgai. Amaiera, ostera, 11:49an espero da, eta Ipar Amerikan, Asian eta Ozeanian izango da ikusgai azken faseetan. Beraz, 4 ordu eta 8 minutuko iraupena izango du. Eklipsearen puntu gorena Euskal Herrian 10:40 direnean izango da.

Espainiako Institutu Geografikoak argitaratutako mapa honek ilargi-eklipsea non ikusi ahalko den erakusten du:

Mapa

Fenomeno hau uztailaren 5ean ere gertatu zen, eta 2023ko maiatzaren 5era arte ez da errepikatuko. Afrikan, Asian eta Australian ikusi ahalko da orduan.

Bestalde, abenduaren 14an eguzki-eklipse osoa gertatuko da.

BIDEOA: Horrela ikusi zen urteko lehen ilargi-eklipsea

Horrela ikusi da urteko lehen ilargi-eklipsea
Horrela ikusi da urteko lehen ilargi-eklipsea
Horrela ikusi da urteko lehen ilargi-eklipsea

1:26
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Super ilargia abuztuaren Latinoamerika Zientziaren hedapena Ilargi eklipseak Asia Eguzki eklipseak Ozeania Astronomia Planetei buruzko albisteak gaur