Gizartea -

Bizkaia

Autoan bi kilo kokaina zeramatzan bikote bat atxilotu dute Bilbon

Atxilotutako bi pertsonak Bilboko epaitegira eraman dituzte, eta gizona Basauriko espetxean sartzea erabaki du epaileak.

Autoan bi kilo kokaina zeramatzan bikote bat atxilotu dute Bilbon. Argazkia: Bilboko Udala
Autoan bi kilo kokaina zeramatzan bikote bat atxilotu dute Bilbon
Autoan bi kilo kokaina zeramatzan bikote bat atxilotu dute Bilbon. Argazkia: Bilboko Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autoan bi kilo kokaina zeramatzaten 50 urteko gizon bat eta 46 urteko emakume bat atxilotu zituzten asteazkenean Bilbon.

Udalak jakitera eman duenez, Bilboko Udaltzaingoak duela hilabete batzuk abiatu zuen bi pertsona horien aurkako ikerketa, Ertzaintzaren laguntzarekin, eta asteazkenean haien autoa AP-68tik (Araban) ikusi eta gutxira atxilotu zuten bikotea.

Dirudienez, ibilgailuaren atzetik joan ziren agenteak Bilbora heldu arte. Han, autoa gelditu zuten udaltzainek, eta bi bidaiariak urduri eta kontraesankor agertu zirenez, ertzain-etxera eraman zituzten.

Bitartean, autoa miatu zuten, eta kopilotuaren airbagean kokainaz betetako hiru pakete aurkitu zituzten, baita droga pisatzeko baskula bat ere.

Geroago, agenteek Bilboko eta Barakaldoko bi etxebizitza bat miatu zituzten, eta lehenengoan 12.000 euro eta sakelako hainbat telefono aurkitu zituzten.

Bigarrenean, berriz, droga gehiago eta sustantzi horiek manipulatzeko materiala, balantzak, poltsatxoak eta plastikozko poteak atzeman zituzten, besteak beste.

Ikerketan ondorioztatu dutenez, ustez Madrilen erosi zuten droga guztia. Horregatik, koronabirusaren pandemiaren aurkako osasun neurriak ez betetzeagatik ere salatu zuten bikotea.

Atxilotutako bi pertsonak Bilboko epaitegira eraman dituzte, eta gizona Basauriko espetxean sartzea erabaki du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia EAE albisteak Delituak albisteak Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak