Gizartea -

Gipuzkoa

Gazte bat atxilotu dute Aian droga trafikoa eta baimenik gabe armak eramatea egotzita

Autoan 1,8 kilo marihuana eta ehizarako eskopeta bat zeuzkan atxilotutako gizonak. Gaur bertan eramango dute epailearen aurrera.

Autoan aurkitutako marihuana poltsak. Argazkia: Irekia.eus
Autoan aurkitutako marihuana poltsak
Autoan aurkitutako marihuana poltsak. Argazkia: Irekia.eus

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu zuen ostegun arratsaldean Aian, ibilgailuan bi kilo marihuana eta, baimenik gabe, eskopeta bat zeramatzalako.

GI-2631 errepidean gelditu zuten ibilgailua, COVID-19aren aurkako badaezpadako kontrol batean, bat-bateko maniobrak egin zituelako. Auto barruan marihuana usaina hartu zuten orduan agenteek, eta miatu egin zuten. Guztira, bost marihuana poltsa (1,8 kilo), ehizarako eskopeta bat eta arma horrentzako munizioa atzeman zizkioten.

Hori dela eta, gaztea atxilotu egin zuten, droga trafikoa eta baimenik gabe armak eramatea egotzita. Aurreikusitakoaren arabera, gaur bertan eramango dute epailearen aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE Delituak Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak