Gizartea -

Koronabirusa

Jaurlaritzak orain arteko neurri murriztaleei eutsiko die abenduaren 10a arte

Neurriak "eraginkorrak" izaten ari direla uste du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. "Ondo goaz, baina ez gaude ondo", azpimarratu du.

LABIren bilera. Argazkia: Efe
LABIren bilera. Argazkia: Efe
LABIren bilera. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak argitu du abenduaren 10era arte orain arte ezarritako neurri murriztaileei eutsiko dietela, "eraginkorrak" izaten ari direlakoan. Hasiera batean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du abenduaren 5a arte izango zela luzapena, baina Jaurlaritzatik EITBri argitu diote 10era arte izango dela gutxienez.

Beraz, indarrean jarraituko dute EAEn eta udalerrian sartzeko eta irteteko mugak, 22:00etako etxeratze aginduak, jarduera sozioekonomikoak 21:00etara mugatzeak edo ostalaritza establezimenduen itxierak, besteak beste

Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen bileraren ostean Sagarduik azaldu duenez, "ondo goaz, baina ez gaude ondo; kasu asko ditugu, positibo tasa altua da"; horregatik, Iñigo Urkullu lehendakariak beste dekretu bat argitaratuko du bihar Aldizkari Ofizialean, beste 20 egunez neurri murriztaileei eusteko.

Larunbatean jarriko da indarrean dekretua eta abenduaren 10a arte iraungo du, printzipioz, hau da, abenduko zubia pasatu arte, eta pandemiaren egoeraren arabera eguneratuko dute data hori, Osasun sailburuaren esanetan.

Sagarduik gaineratu du datuak ez direla "neurriak arintzeko modukoak, ezta gogorragoak jartzeko modukoak ere". Hala, orain arte "hartutako erabakiak onak" izan direla iritzi dio. Horren harira, azpimarratu du datuen hobekuntza "neurri sorta osoari esker" izan dela, ez ostalaritza ixteagatik edo neurri jakin batengatik.

Sentsibilizazio kanpaina

Bestalde, sailburuak "esfortzua" eskatu dio euskal gizarteari birusaren zabalkundea gelditzeko, eta iragarri du sentsibilizazio kanpaina bat jarriko dutela martxan, EAEko erakunde guztien babesarekin, "Eskuak, maskara, distantzia. Denok dakigu nola saihestu" lelopean.

"Komunikabide sozialetan erakutsiko dugun kanpaina izango da, eta gaixotasun honek pertsonak ospitalera, ZIUra edo heriotzara eramaten dituela gogoraraziko du", azpimarratu du Sagarduik.

BIDEOA: Eusko Jaurlaritzaren sentsibilizazio kanpainako bideoa

Jaurlaritzak kontzientziazio kanpaina bat abiarazi du, ZIU bateko irudi errealekin
Jaurlaritzak kontzientziazio kanpaina bat abiarazi du, ZIU bateko irudi errealekin
Jaurlaritzak kontzientziazio kanpaina bat abiarazi du, ZIU bateko irudi errealekin

0:56

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak nahitaezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Basauri Erandio Galdakao Getxo Portugalete Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Barakaldo Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Leioa Irun Albisteak Osasun albisteak gaur Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Bastida Koronabirusa Alarma egoera LABI Euskadi